XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikus-entzunezko hitzarmenaren beharra

Ikus-entzunezko lan hitzarmenaren beharra aspaldiko eskakizuna da aktoreen artean.

Horren adierazgarri da ETB eta Igeldo ekoizketa etxea lau milioi pezeta pasatxo ordaintzera behartzen dituen epaia, Maité sailean jardun aktore baten kontratua Espainiako lan hitzarmenaren arabera egin ez zelako.

ETBren iritziz, euskal merkatua ahulegia da hitzarmena aplikatzeko.

Aktoreen Batasunaren ustez, baldintzak hobetzea ezin besteko da.